Vous êtes surGetaria ezagutuGetariaren kondaira

Getariako historia

Quartier de la Place au 19ème siècle
Quartier de la Place au 19ème siècle

GETARIA, Miarritza-Bidarte eta Donibane-Lohitzunere artean den herri txiki bat da (142 hektare). 1633 urtetik ofizialki udalerria da. Hala ere, eliza XVI.mendekoa da eta 1577an hasten dira parrokiako artxibatuak

Getaria, latineko “cetatia”-tik heldu da, “gazitzeko lekua” esan nahi dut. Gaur egun badakigu antzinatean erromatarrek eraiki zutela arrainak tratatzeko fabrika bat portuaren gainean.

Hastapenean auzo bat eta hiru alderri

Elizaren beherean, « PLAZA ». Auzoari emandako izena zen 1831ean.
Laborantza zen horko ekintza nagusia.

Cenitzeko hondartza eta portuaren artean “HAIZBURU” alderria zegoen.
Arrantzaleen familiak hor bizi ziren gehienez.

Pilotalekuaren inguruan “COSTA ALDIA” alderria zegoen.
Ez zen oso jendeztatua. Lau baserri, bost etxe, aduanako kaserna eta ostatu bat zeuden.

Eta berezitasun bat. “BEHERETA”-ko auzoa (elizaren beherean).
Goiko partea, bastida baten forma duena, XVII. mendearen erdian eraikia izan da. Auzo hartako biztanlegoa askotarikoa zen: armadoreak, itsas armadako ofizialak, itsasontzien kapitainak, itsasoko kirurgialariak, joskin bat eta zapatari bat.

1836eko erroldan 522 biztanle zenbatu ziren.

  • 27 etxe eta 161 biztanle PLAZAN. 20 etxe eta 169 biztanle HAIZBURUN.
  • 11 etxe eta 66 bizatanle COSTA ALDIAN. 30 etxe eta 156 biztanle BEHERETAN

Turismoaren hastapenak

Etablissement de bains au début du 20ème s.
Bainu establezimenduak XX.mendearen hasieran

Bainu establezimenduen erabiltzeak, portutik gertu, Costa Aldia alderriaren fisionomía aldatuko du 1850tik aurrera. Ostatua biztanlearen etxean, hotel-jatetxeen eraikuntzak, etxe eta baserri zaharren eraldaketak pentsio familiarretan.

Beste aldaketa batzuk izan dira ere bai. Denden garapena (okindegi, janari-denda) edo denda berrien eraikuntza (harategiak bereziki), ahaztu gabe aldaketa horiei esker sasoiko lanbideak sortu direla.

Trenaren heltzearekin 1864ean, mugimendu hori hedatuko da geltokiaren irekitzearekin 1884an.


Bigarren mailako bizilekuak

Villa Itsas Mendi
Itsas Mendi Etxea

1880tik aurrera eraikiak izan dira. Etxe ederretatik etxebizitza aparterara (beren abeltegiekin…), 11 zenbatzen ziren 1900 urtearen bukaeran. “Bon air” itsaslabarren bidean, William Lawiss artzain inglesak eraikia. “Miramar“, Bonifacio Ervitik eraikia. “Marguerite“ Larribière anaiek eraikia. “Marthenia“ Constantin Paul medikuak eraikia (Pariseko medikuen akademiako kide bat). “Josefa“ Marie Lacaillek eraikia. “l’Hermitage“ (Cenitzen) Goutier ahizpek eraikia. “Bichtaeder“ Errepira bidean, Louis Fourcade du Bouscat-ek egina. “Angelita“ Arthuro Leonek egina, Madrilekoa. “Cantachoenia“, elizatik gertu, François Dubois-ek eraikia. “Itsas mendia“ Haispoure bidean, Ernest Archierrek eraikia. Eta “Harrotzaldea“ Ahontz berroa bidean, Camille Bellaiguek eraikia.


…eta Getariano berriak

Biztanle guztiak “getariar” deituak ziren. Euskaldunak ziren eta denek Euskara zekiten. Gutxik frantsesa zekiten eskola ez zelako derrigorrezkoa. “guetharien“ hitza biztanle berrientzat erabilia izan da, atzerritarrentzat. Horrela sortu da “guethariens“ eta “guethariennes“-en balaunaldia.


Gaur egun

Getaria hiritartu da, gaur egun “Costa Aldia” herriko zentroa da eta turismoa  bere baliabide nagusia da. Arrantzaleen portua kirol portu bat dirudi gaur egun. Barazki kultura bat hemendik, arto landa bat hortik nekazaritza gogoratzen dute.

1374 biztanle zenbatzen ziren 2010eko urtarrilan, erdi getariar – erdi getariano.