Vous êtes surGetaria ezagutuItsas-bazterreko ibilaldia

Itsas-bazterreko ibilaldia

25kilometroko luzera, Bidartetik Hendaiara, itsas-bazterreko ibilaldiak Euskal kostaldea eta mendien bista ederrak eskaintzen dizkizue.

Zazpi “sarrera” badira: Bidarte, Getaria, Donibane Lohitzune, Ziburu, Urruña eta Hendaia. Informazioak frantsesez, euskaraz, gaztelaniaz eta ingleses aurkituko dituzue.

Itsas-bazterreko bideari esker leku zoragarriak ezagutzen ahalko dituzue. Bidean zehar, gune tematiko desberdin batzuk aurkituko dituzue :

Lekua Gaia Deskripzioa
Bidarte, St Joseph kapera Uhainak, surfa Leku aproposa uhainen begiratzeko, surflariek gustukoena duten eremuetarik bat.
Getari, Zenitzeko munioa Esukaldunak eta Itsasoa Bizkaiako golkoa gozatzeko begiragune ederrenetarikoa, euskal kortsario, arrantzale edo emigranteek itsasoan abentura haundiak ezagutu dituztela gogoratzen gaituela.
Donibane Lohizune, Artxiloa Itsas bazterreko paisaia Paisaiaren irakurketa, bere elementu azkarrak, bere ezaugarriak ,arrantzaleen itsasbazterra XIX garren mendetik gaur egungo itsasbazter turistikoraino.
Donibane Lohizune, Arrantzie portua Arrantza Arrantzaren ixtorioa bale ihizitik gaur egungo arrantzara , itsas urruneko arrantzatik pasatuz.
Ziburu , Errobiko kaia Badia, bere ixtorioa Badiaren bixta ederra bainan ere bere ixtorioa, gizakiaren obrak, itsas digen eraikuntzak, Zokoako gotorlekua eta komentuen ezagutzeko aukera.
Urruna , Euskal haztegia Geologia Euskal itsasbazterraren geologia, itsas gora eta beheraren arteko eremua ezagutzeko aukera.

Itsas-bazterreko ibilaldia

Ibilaldiaren mapa telekargatu 

Aholkuak

  • Exkursioko gutxieneko ekipamendua beharrezkoa da.
  • Iparralde-Hegoalde zentzuan egitea hobe da Jaizkibel, Aiako Harriak eta Larrunen bista ederrenak eukitzeko.
  • Haurrak zainduak izan behar dira.
  • Txirrindak debekatuak dira.
  • Animaliak debekatuak dira bidearen zati batzuetan, besteak beste Abbadiako eramuan eta hondartzetan.
  • Itsas-bazterreko ingurunea makala da, errespetatu ezazue.

Amarru :

Garraio publikoak erabili itsasbazterreko bidetik itzultzeko, autobusez edo treinez.

  • Bidarte eta Hendaia lotzen dituen autobuseko linea bat.
  • Getaria, Donibane Lohitzune eta Hendaia lotzen dituen treneko linea bat.

Informazio gehiagorentzat turismo bulegoarekin harremanetan jarri : + 33 5 59 26 56 60

  • Itsas-bazterreko ibilaldia Bidartetik Donibane Lohitzunera
  • Itsas-bazterreko ibilaldia Donibane Lohitzunetik Hendaiara