Vous êtes surGetaria ezagutuMuseoa

"Japonaise" bronze G.C. de SWIECINSKI

Arte moderno eta garaikide museoa

Getariako museoa 1950urteetan eraikia izan da, Saraleguinea etxean euskal estilokoa (XX.mende hastapenekoa) Georges Clément de Swiecinski-ren dohaintza errezibitzeko. Dohaintza honetan eskulturak, zeramikak eta marrazki asko badira

Paul-Jean Toulet-en objektu batzuk ere daude museoaren bilduman. Eta poeta bearnes honen gutunen parte bat. Paul-Jean Toulet Getarian pasa zituen bere azken urteak.

1984an, aztarna erromanikoak eta gazitzeko fabrika bat aurkituak izan dira Getariako geltokitik gertu. Hondeatze arkeologiko batzuk frogatu zuten aztarnak Erromatar Inperio Handiko denborakoak zirela. Museoko erromatar partean hilartitz ezohiko bat dago.

1985 urtetik aurrera, Getariako museoak arte kontenporaneo, pintura, eskultura eta argazkigintzako erakusketak antolatzen ditu, maiatzatik urrira.

Saraleguinea etxea parke zoragarri batean dago. Claude Viseux, Christiane Giraud eta Michel Duboscq-en eskultura batzu aurkitzen dira parke honetan.

  • 2011ko programazioa :

Helbidea :

Villa Saraleguinea - Parc André Narbaïts
117, avenue du Général de Gaulle
64210 Guéthary


Tarifak :

  • Helduak : 2 €
  • Haurrak eta 26urte azpikoak : urruritako
  • Taldeak (10 pertsonetik aurrera) : 1€


Ordutegiak :

maiatza, ekaina, iraila eta urria/ arratsaldeko 14h30etatik 18h30etara
astearte eta igandeetan itxita

uztaila eta abuztua 10h30 etatik 12h30, 15h30 etatik 19h30 etara
astearte eta igandeetan itxita


Elbarrientzako sarbidea :

Saraleguinea etxearen sartzetik, aparkalekua museoaren pilotalekuan.
Eskudel bati esker museoko gela nagusian sartzen ahal da.