Vous êtes surGetaria ezagutuOndareaHondartzak

Hondartzak

Parlementiako hondartza
Parlementiako hondartza

Badia txikiak, uharri eta ondarrezko hondartzak, Getariako lau hondartzek publikoa erakartzen dute beraien jatortasuna eta naturaltasunari esker. Bakoitzak bere xarma eta bere berezitasuna dauka.

Lehen Cenitzeko hondartza familiena zen. Aldiz, Harotzen Costa hondartzan udatiarrak ziren gehienez. Portuko hondartzara eta Parlementiako hondartzara balnearioetako bezeroak joaten ziren 1840 urtetik aurrera.

Portuko hondartza
Portuko hondartza

Parlementiako hondartza, Getaria eta Bidarteren artean dagoena, bere uhainengatik ezaguna da. Itsasbeherean, Getariako hondartzek Itsabazterreko Kontserbatorioak sailkatutako eremu zoragarri bat agerian jartzen dute. Haurrei gustatzen zaizkien kaiku zabal agertzen dira ere bai.


Harotzen Costa bisita birtuala