Vous êtes surGetaria ezagutuOndareaSaint Nicolas Eliza

Saint Nicolas Eliza

XVI. mendean eraikia, Saint Nicolas eliza Getariako goieran dago. Hilerriak inguratzen du. Bere kanpadorrea, harri grisekin egindako frontoia, itsasotik ikusten ahal da oso urrutitik. Getariako elizak aspektu soila eta trinkoa du bere soto babestua eta kanpadorre-frontoiarekin. Horrek barneko aberastasunarekin kontrastatzen du.

Getarian, euskal elizen antolakuntza berezia aurkitzen da.
1859an, eliza zabalagotu eta goititu da. 1970an berritu da : oholtzek eta estatuek apaindura arinduari balorea ematen diote.

2001an, eliza monumentu historikoen zerrendan sartu da. Ontzi bat dago zintzilikatuta nabearen gainean, herriaren itsasoko iragana oroitzeko.


Rue de l'église au début du 20ème siècle

Nor zen Saint Nicolas ?

Saint Nicolas, haurren laguna

Saint Nicolas apezpikua, IV.mendean oso famatua bilakatu zen Miran (Asia). Arrakasta horri esker kondaira asko sortu dira. Horietako bat 3 haurrena da: Saint Nicolasek 3 haur horiek berpiztu zituen ostalari batek hil ondoren. Horregatik haurren ongile handi baten fama du. Hemen, Olentzerok ordezkatu du.

Saint Nicolas, itsasturien zaindaria

XI.mendean Asian, Saint Nicolasek Hego Italiako itsasturi batzuk askatu zituen. Azken horiek musulmanoei erlikia batzuk lapurtu zizkieten Bari-ra eramateko. Hor, basílica bat eraiki zuten Saint Nicolas-ren ohorean.

Saint Nicolas, beilarien zaindaria

Saint Nicolas-ren santutegi batzuk aurkitzen dira Santiagoko bidean zehar. Gertuenak Capbreton-en, Harambeltze-n (Ostabatetik gertu) eta Getarian daude.