Vous êtes surGetaria ezagutuOndareaTerraza

Terraza

Nahiz eta baleak desagertu diren, “terraza” leku abantailatu bat gelditzen da itsasoari so egiteko.

Tamarizen itzaletik ikusten ahalko dituzue surfistak Parlementiako uhain ezagunean, Getariako hondartza naturalak eta euskal kostaren panorama ederra, Miarritzetik Hondarribira doana, Euskal Herriko Hegoaldeko muga-herria.

Terraza 1912an eraikia izan da “Place de la Croix” lekuan (gurutzeko plaza). 1881an Kosta Aldiako gurutzea itsasturien gurutzea bihurtu da, haien kuraiaren omenaldia egiteko.

1998an egin da laba esmaileztatuzko mahai bat behatoki gisa, lehen mailako eskolako haurren marrazkietan oinarriturik.