Vous êtes surGetaria ezagutuOndareaZenitzeko muinoa

Zenitzeko muinuoa
Zenitzeko muinuoa

Zenitzeko muinoa

Zenitzeko muinoa 1.2 hektareako erreserba naturala bat da, hondartzaren bazterrean. 2003an, Itsas-bazterreko Kontserbatorioak eskuratu du eta Getariako herria arduratzen da hortaz. Itsasoa eta Gaskoñako golkoaren bista zoragarri bat dago Zenitzeko muinotik.

 

Bide estuak badira txilarren eta iraukinen artean. Ez dira bakarrik animale arruntak aurkitzen (untxiak, urtxintxak, urretxindorrak, oilagorrak), NATURA 2000 elkarteak babesten dituen tximeletak eta espezie begetalak ere badira. Fauna eta florako bilketa arautua da leku babestu honetan. Hondartzako partea arrantzako mugarritzean sailkatua dago, muinotik porturaino. 2003tik, inbentario zientifikoak egiten dira urtero ingurunearen aldaketa segitzeko.

Muinoaren hegoaldeko bazterrean, Baldareta errekaren hegian algako garbitze arro bat dago. Algak udazkenean biltzen dira eta kosmetikako industrientzat lehengai oso bilatu bat da.