Vous êtes surIsasoaren Aldetik

Itsasoaren aldetik

Hondartzak

Zenitzeko hondartza
Zenitzeko hondartza

Getariko itsas hegian eremu babestuak, surfa eta lerra jokoetarako gune egokiak, eta bainatzeko edo ibiltzeko zirkuitu zoragarriak aurkituko dituzue.

  • Hondartzetako banderen aurkezpena eta azalpena

Getariko hondartzetako hare eta errekarriek, lasaitasunaren (agorrila edo abuzutuan ere!), jatortasunaren eta Bainatzeko ur kalitate onaren bila dabiltzanak erakarriko dituzte.

Zoom bainatzeko lekuen uraren kalitatearen gainean

Ipar Euskal Herriko Udalerrien Komunitatea mobilizatu da bere lurraldeko 14 hondartzen uren kalitatea hobetzeko eta denbora berean bainulariak babesteko europar arautegia errespetatuz.

Informazio gehiago 14 hondartzen ardura aktiboari buruz eta bereziki uren kalitateari buruz

Zenitzeko badia : Itsas bazterreko bidea segituz, Zenitzeko hondartza zeharkatuko duzue eta Itsasbazterreko kontserbatorioak babestu eremuko fauna eta flora deskubrituka duzue.

Getari eta Donibane Lohizune artean kokaturik, uda garaian zaindua, eremu naturaletaz mainteminduak direnek gustukoa izanen dute hondartza hau.

Aparkalekuak eta jatekoak aurkituko dituzue lekuan berean.

Parlementia hondartza
Parlementia hondartza

Parlementia : Getaria eta Bidarteren artean dago. Ondarrezko hondartza hau udan zaindua da. Surfisten hitz-orduko lekua da. Begiratzen ahalko dituzue uhain famatu horietan. 

 

Harotzen Costa (Les Alcyons): badia txiki batean dago hondartza familiar hau. Itsasbeheran, itsasoa baztertzen da arro bat egiteko. Haurrak bainatzen ahalko dira arriskurik gabe (gurasoen zaintzearen pean) eta karramarroak eta izkirak begiratzen ahalko dituzte arroketan.


Surfeko « spot »-ak

Getariako uhaina
Getariako uhaina

Atzealde arrokatsuetan kokatuak, Getariako surf “spot”-ak surfista konfirmatu eta hornituentzat dira.

Getaria-Parlementia:
Getariaren eskuina, Sunset Beach-eko (Hawaï) uhain mitikoarekin konparagarria da. Uhain hori frantses kosten altxor bat da. Eguraldi onarekin, eskuin luze horrek 250metrotan zabaltzen  ahal da.

Alcyons:
Alcyon-etako ezkerra mendebaldeko kostako izugarrienetariko bat da. Hodi indartsu eta trinko bat eskaintzen du atzealde arrokatsu oldartsu batean.

Avalanche :
Avalanche, Euskal Kostako uhain handi-zaleen “spot”-a da. 4.5 eta 6metroetara iristen denean, ezker horrek bere edertasuna hartzen du.

Zenitz:
Zenitzeko uhainak eskuinean edo ezkerrean irekitzen dira sailen orientazioaren arabera. Itsaskirriekin sortzen da.


Turismoko Kalitate Handiko Labela

Drapeau Quality Coast - Guéthary

2010ean, Getaria Frantziako lehen herria da saritua izan dena bere turismo eta ingurumeneko kalitate handiarentzat.

“Quality Coast Award” labela “Coastal and Marine Union” europar sareak eratxiki dio turismo iraunkorrean egindako nekeak egiteagatik.

Web Gunea: http://www.qualitycoast.info/guethary/index.htm